Diesel
Ipuin-liburua
Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea.
Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu.
Gezurra berdaderoa
nobela / Komedia erotikoa
Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen.
“Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Arrietaren nobela honek: orriz orri darion umorea, han-hemen nabarmentzen diren erotismo printzak eta guztia blaitzen duen bizipoza.“
2. edizioa kalean!
Abiatzea da zailena
nobela / drama
Bi seme-alaba eta senarra etxean utzita, Lukianora joango da Maitane lan-aldaketa batek ahalbidetu dizkion opor-egun batzuk pasatzera, guztiaz deskonektatzeko beharrarekin.
Baina Arabako herrixka hau Maitanek ez du hautatu naturgune zoragarri bat izateagatik, ezta deskonektatzeko toki egokia delako ere…
Nobela osoa hemen eskuragarri, doan,
Geuretik Sortuak (Udalbiltza) eta Booktegi-ren laguntzarekin:

Diesel (Alberdania, 2025)

Gezurra berdaderoa (Elkar, 2021)

Abiatzea da zailena (Udalbiltza, 2022;
Booktegi, 2023)
Alter ero
Ipuin-liburua
Egunsentian ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, zeure baitako bikiaren antza galtzen ari zarela kezkatzen hasitakoan, aurki igarriko duzu alter ego-a askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzeari ekin diola. Eta litekeena da, haren mendeko bihurtzea aurrerantzean.
Bertol Arrietaren zortzi ipuinotako lagunei nahasmenduak bidea egin die zainetan, eta portaera aldrebestuarekin dabiltza, zoramenaren mugan batzuetan, ingurukoak zoratzeko zorian besteetan.

Alter ero (Susa, 2012)
Txikira beti hordago!
Ipuin-liburua
Bertol Arrietaren lehen liburua.
Elkarren antzik ez duten zazpi ipuin, eta tartean, ipuin onenaren Donostia Saria irabazi zuen “What a wonderful world” narrazioa, eta amodiozko gutunen Berrigara lehiaketa irabazi zuen gutun fikziozkoa.

Txikira beti hordago! (Erein, 2004)