Nobela grafikoa

Jende modernoa

Hainbat saiakeraren ondoren, Mikelek lortu du bere aita alarguna Bartzelonara bisitan etortzea. Hura liluratzeko asmoz, plan dotorea prestatu du, baina aitak metroa soilik bisitatu nahi du. Metroa da hiriaren zimentuak zelatatzen dituen munstro biziduna, hiriaren benetako arima azaleratzen duen ispilu deformea, hiriaren itzal ikusezina, eta lur azpiko labirinto horretan ibiliko dira aita-semeak, noraezean, euren baitan gordetzen dituzten itzal ikusezinekin zer egin asmatu ezinik. 

(2026ko irailean argitaratzekoa)

Doluari buruzko nobela grafikoa

Hodeien gaineko aldean

Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Antsietateak ez dio urrun joaten uzten, ordea, eta errepideko gasolindegi batean geratuko da helmugara iritsi aurretik. Ezleku horretan egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia bakarrik eta oinez, ipar polo geografikoa helburu.

Novela gráfica sobre el duelo

En la parte más alta de las nubes

Incapaz de afrontar el dolor que la embarga por el suicidio de su pareja, Leire emprende un viaje de huida. Pero presa de la ansiedad, se estanca en un parador de carretera, donde tendrá que hacer frente al duelo, mientras va conociendo la aventura de Fernando Rus en el Ártico: un viaje de 800 kilómetros a pie y en solitario en busca del polo norte geográfico.

Roman graphique sur le deuil

L’écume des nuages

Incapable de comprendre le suicide de son compagnon, Leire entreprend un voyage, une fuite en avant. Mais très vite, l’anxiété la force à s’arrêter dans un motel ou’elle devra faire face au deuil, accompagne´e par le récit du célèbre explorateur Fernando Rus: un pe´triple de 800 kilomètres à pied et en solitaire, pour rejoindre le pole Nord, l’où tous les chemins conduisent au Sud.