Burua galdu zuen jirafa

2-8 urte bitartekoentzat

Burua galdu du jirafak. Zer arraio egingo du orain? Leontzio lehoi magoak lagundu egin nahiko dio, lepo luzearen amaieran buru berri bat ipiniz, baina ez da oso mago abila, eta hanka sartuko du, behin eta berriz.

Juul saria (2017)

2. edizioa kalean!

Besarkada bat, beharbada

9-11 urte bitartekoentzat

Arazoak bat bestearen atzetik pilatu zaizkio Eleneri, eta, gainera, urtebetetze-eguna zapuztu dio lagun batek. Amari betiko besarkatuta egon nahiko luke, eta halaxe geratzea eskatuko du kandelak itzaltzerakoan.

Kontuz! Desioak beti egin daitezke-eta!

Elurraren formula

14 urtetik gorakoentzat

Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Juul saria (2020)

euEuskara