Idazlea
Donostian bizi den zarauztarra, Informatika ikasketak egin zituen idazlea. Bi metroko gizona, bi haurren aita, eta bi aldeko txanpona: jostalari eta zirikatzaile batzuetan, malenkoniatsu eta hipersentikor besteetan. "Badaezpada ez egin" omen da eman dioten aholkurik txarrena; orduz geroztik, erronka berriak atsegin ditu: ipuin-liburuak idazten hasi zen ("Altero ero", "Diesel"...) , haur eta gazte literaturara egin zuen salto ("Burua galdu zuen jirafa", "Besarkada bat, beharbada"...), gero etorri zen bere lehen nobela ("Gezurra berdaderoa" komedia erotikoa), eta ondoren komigintzarekin tematu zen ("Hodeien gaineko aldean", Sandra Garayoarekin; "Jende modernoa" Helena Azkarragaurizarrekin). Eta orain zer? Orain antzerkia! "Café bar Bilbao" teatro-laburreko saria irabazi zuenetik "Zure sotoko ardoa" lanarekin, bere antzezlan bat taula gainean ikusteko ametsa dauka. Eta etsitzeko asmorik batere ez. Eta zinema ere jorratu du; hori bai, presarik gabe: hamabost urte soilik behar izan ditu bere lehen film luzea bukatzeko: "14 heriotzena" dokumentala.
© 2026 Bertol Arrieta Kortajarena. Created with ❤ using WordPress and Kubio